Nor gara?

Somos un equipo de personas comprometidas en dar el mejor servicio de conexión a la población con transparencia, cercanía y profesionalidad.

Xabier Garmendia

ABAILAn proiektu hasi zenetik nabil. 

Telekomunikazio eta sare azpiegituraren, neurrira egindako proiektuen eta estrategia arduraduna naiz.

Internet konezioa behar den lekuraino eramatea eta behar bezala funtzionatzea de nire eginbeharra ABAILAn.  

Zintzilik edot mendi punta batean ez banago, txostenen bat idazten edota zerbait diseinatzen izango naiz seguruena. 

Iker Perez

Enpresan 2020tik nago, eta zibersegurtasuna, APIen kudaketa, IA teknologia eta software garapenarekin lotutako guztia gustatzen zait. Denbora gehiena matzurak konpontzen, instalazioak egiten eta dena ondo funtzionatzen duela ziurtatzen pasatzen dut. 
 
Nire lan nagusia arazoak konpontzea eta sistemek etenik gabe funtzionatzen dutel ziurtatzea da. Etxeetan zuzenean ekipamendu eta zerbitzuen instalazioak egiten ditut konfigurazio egokia bermatzeko. Gauzakkonpontzen ez nagoenean, Python eta Java erabiliz backend zein fronted aplikazio eta sistemak diseinatzen eta programatzen ditut. Kodea depuratu eta sistemak optimizatzen ditut dena ondo joan dadin. 

 
 

Maider Arakistain

ABAILAn 2023tik nago eta administrazioa eta fakturazioaz gain jende aurreko arretaz arduratzen naiz. Abailan GERTUtasuna baloratzen dugu, eta hementze nauzue dendan, telefonoan, korreoan, whatsappean zuen zalantzak argitu eta beharrak asetzeko. 

Klik batekin erantzungo dizugu

Núria Coromina

2024an sartu naiz ABAILAn lanean. Kooperatibako komunikazioko eta parte-hartzeko arduraduna naiz. 

Batzuetan dendan nago, baina askotan ez nauzue ikusiko sare sozialetan, webgunean, edo bileratan nagoelako. 

Internet bezalakoa naiz, konektatuta baina hainbat lekutan.