NEBA bidezko Internet Sarbidea
Telekomunikazio sare askeak iristen ez diren lekuetan, edo arrazoi ezberdinak medio, Movistarren sarea erabiliz zerbitzu profesionala emateko aukera dugu, baina kostu nahiko altuan, ondoren ikusko den bezala.
Zer da NEBA?
NEBA Movistar-ek bere zuntz optiko FTTH sarea beste operatzaileek erabiltzeko aukerari deritzo, Nuevo Ethernet de Banda Ancha hitzen akronimoa delarik, 2025 arte CNMCk prezio regulatuan, eta ordutik aurrera merkatu irekian.
Espainiar estatuko probintzia bakoitzean, interkonexio puntu bat ahalbidetzen du, eta bertan entregatzen du eskatutako NEBA FTTH konexio bakoitzeko trafikua, konexio bakoitzarentzako datu-zirkuitu bat ematen duelarik, datuak garraiatzeko, baina ez du Internet irteerarik ematen, hori operatzaile alternatiboaren kontua delarik.
Abaila-k NEBA gaineko Internet zerbitzua eskaintzen duenean
Abaila-k ez du zuzenean akordiorik eginda Movistarrekin FTTH NEBA zerbitzua eskaintzeko, baizik eta dagoeneko akordioa egina duten beste bi operatzaileren Euskaldunen bitartez lortzen duelarik sarbidea, Imatel eta Sarenet direlarik operatzaile horiek.
Gipuzkoako kasuan Imatel-en bitartez egiten du, ondorengo eskema jarraiturik abidibide bezala Azpeitian NEBA FTTH gainean emango genioken erabiltzaile bati:

NEBA bidez Internet zerbitzua ematearen kostua
NEBA zerbitzuaren kostua, 2025 arte CNMCk erregulatutako tarifa prezioa zuen, eta ondorengo dokumentuan ikus liteke azken errebisioa:
Laburbilduz ondorengo kostuak daude, aurreko dokumentuko 272-en orrian hasirik:
Probintziako PAI-an presentzia edukitzea
PAI-ko Interkonexioa
Konexioko alta kostua
Kontratatua duen trafiko kapazitatea
Gure hornitzaileek ematen diguten prezioak ondorengoen artekoak dira, lekuaren arabera, Zuatzu edo Zamudio-ko gure routerretan entregatuta zirkuituak:
FTTH konexioko 36-42€ artean, BEZ gabe
Trafikoa, pertzentil 95ean neurtua: 4 eta 6 €/Mbps artean, interfaz guztien gehiketa neurtuta
Hau horrela izanik, NEBA gainean zerbitzua ematearen kostua nahiko altua da, kostu honi ondorgoak gehitu behar zaizkiolarik:
Abaila-ko routerrak Zuatzu eta Zamudion edukitzearen kostua
Interneteko irteera tronkalen kostua
Abailako kostu estruktural orokorrak
Hau horrela izanik, NEBA gainean internet zerbitzua Abailako IP publikoekin zerbitzua ematean kostua altua da, eta erabiltzailearentzako kostua 75€+BEZ ekoa 1000 Mbps-eko konexioagatik.
Ala ere, ondorengo abantailak eskaintzen ditu NEBA bidezko internet konexioak:
Latentzia oso baxua (Gipuzkoako edozein herritatik Zuatzura 2ms azpikoa da)
Natiboki Abailako IP Publikoak eskaintzeko aukera
1800 byte arteko MTUa
MPLS eta VXLAN zirkuituak egiteko aukera
Zuntz konexioari Irrati bidezko backup-a era natiboan gehitzeko aukera
Hau horrela izanik, kasu batzuetan egokia da, enpresa edo zerbitzu profesionaletarako.
Ala eta guztiz, erabiltzailearen datu erabilera handia baldin bada, diru galera bat suposa dezake Abailarentzat zerbitzua emateak, trafikoa pertzentil %95aren arabera ordaintzen baitu.