Udal Aholkularitza Bulegoa

Telekomunikazio sareen kudeaketa eta burujabetzarako bidean laguntzeko, aholkularitza bulego bat ireki dugu.

Telekomunikazio burujabetzarako bidea ez da erraza. Hau dela era bidelaguntza programa bat eta honi lotuta aholkularitza ematen hasi gara. Telekomunikazio sare askeak eraiki eta konektibitate arazoak konpontzeko arloan laguntza tekniko, legal, administratibo eta juridikoa eskaintzen dugu.

Leku eta udal ezberdinetan jardun dugu telekomunikazio azterketak egiten eta arazoei konponbideak ematen, bidean ikasitakoak, beste udal eta eragileei laguntzeko prestatu gaitu.

Bidelaguntza prozesua

Egoera

Herriko egungo egoeraren azterketa

Beharrak

Herriko telekomunikazio beharren azterketa

Egiturak

Udalak dituen azpiegituren jabetza azterketa

Herritarrak

Erabiltzaile, herritar eta elkarteekin bilerak

Proiektua

Proiektuaren idazketa eta finantziazio bilaketa

Gauzatzea

Proiektua gauzatzen eta emaitzak ikusten hasi!

Harremanetarako

Gurekin harremanetan jartzeko, aholkularitza@abaila.eus helbidera idatzi edota gure arreta telefonora deituiguzu.