NEBA bidezko Internet-a
Movistar-en sarea erabiliz ematen dugun Internet sarbide zerbitzua

NEBA bidezko Internet Sarbidea

Telekomunikazio sare askeak iristen ez diren lekuetan, edo arrazoi ezberdinak medio, Movistarren sarea erabiliz zerbitzu profesionala emateko aukera dugu, baina kostu nahiko altuan, ondoren ikusko den bezala.

Zer da NEBA?

NEBA Movistar-ek bere zuntz optiko FTTH sarea beste operatzaileek erabiltzeko aukerari deritzo, Nuevo Ethernet de Banda Ancha hitzen akronimoa delarik, 2025 arte CNMCk prezio regulatuan, eta ordutik aurrera merkatu irekian.

Espainiar estatuko probintzia bakoitzean, interkonexio puntu bat ahalbidetzen du, eta bertan entregatzen du eskatutako NEBA FTTH konexio bakoitzeko trafikua, konexio bakoitzarentzako datu-zirkuitu bat ematen duelarik, datuak garraiatzeko, baina ez du Internet irteerarik ematen, hori operatzaile alternatiboaren kontua delarik.

Abaila-k NEBA gaineko Internet zerbitzua eskaintzen duenean

Abaila-k ez du zuzenean akordiorik eginda Movistarrekin FTTH NEBA zerbitzua eskaintzeko, baizik eta dagoeneko akordioa egina duten beste bi operatzaileren Euskaldunen bitartez lortzen duelarik sarbidea, Imatel eta Sarenet direlarik operatzaile horiek.

Gipuzkoako kasuan Imatel-en bitartez egiten du, ondorengo eskema jarraiturik abidibide bezala Azpeitian NEBA FTTH gainean emango genioken erabiltzaile bati:

NEBA bidez Internet zerbitzua ematearen kostua

NEBA zerbitzuaren kostua, 2025 arte CNMCk erregulatutako tarifa prezioa zuen, eta ondorengo dokumentuan ikus liteke azken errebisioa:

2025eko NEBA errebisioa CNMCn

Laburbilduz ondorengo kostuak daude, aurreko dokumentuko 272-en orrian hasirik:

  • Probintziako PAI-an presentzia edukitzea

  • PAI-ko Interkonexioa

  • Konexioko alta kostua

  • Kontratatua duen trafiko kapazitatea

Gure hornitzaileek ematen diguten prezioak ondorengoen artekoak dira, lekuaren arabera, Zuatzu edo Zamudio-ko gure routerretan entregatuta zirkuituak:

  • FTTH konexioko 36-42€ artean, BEZ gabe

  • Trafikoa, pertzentil 95ean neurtua: 4 eta 6 €/Mbps artean, interfaz guztien gehiketa neurtuta

Hau horrela izanik, NEBA gainean zerbitzua ematearen kostua nahiko altua da, kostu honi ondorgoak gehitu behar zaizkiolarik:

  • Abaila-ko routerrak Zuatzu eta Zamudion edukitzearen kostua

  • Interneteko irteera tronkalen kostua

  • Abailako kostu estruktural orokorrak

Hau horrela izanik, NEBA gainean internet zerbitzua Abailako IP publikoekin zerbitzua ematean kostua altua da, eta erabiltzailearentzako kostua 75€+BEZ ekoa 1000 Mbps-eko konexioagatik.

Ala ere, ondorengo abantailak eskaintzen ditu NEBA bidezko internet konexioak:

  • Latentzia oso baxua (Gipuzkoako edozein herritatik Zuatzura 2ms azpikoa da)

  • Natiboki Abailako IP Publikoak eskaintzeko aukera

  • 1800 byte arteko MTUa

  • MPLS eta VXLAN zirkuituak egiteko aukera

  • Zuntz konexioari Irrati bidezko backup-a era natiboan gehitzeko aukera

Hau horrela izanik, kasu batzuetan egokia da, enpresa edo zerbitzu profesionaletarako.

Ala eta guztiz, erabiltzailearen datu erabilera handia baldin bada, diru galera bat suposa dezake Abailarentzat zerbitzua emateak, trafikoa pertzentil %95aren arabera ordaintzen baitu.

Altzate Berri ABAILA bizian konektatuta
Abailako Zuntza Altzate Berrira iristsi da 1000 Megako internet konexioa eskainiz