Igeldo-Arano Esteka
Emari handiko 5.8 GHz-eko irrati esteka luzeak

Hau duzue Abailako Blogeko lehen sarrera, telekomunikazioen inguruan euskaraz sarrerak jartzen joango garelarik bertan.

Estreineko sarrera honetan, Aranoko herrira Internet konexioa eramateko eraiki genuen estekari inguruan idatziko dizuet. Aranoko herria Guifi.Net sarera lotzea ahalbidetzen du, banda zabaleko Interten konexioak ahalbidetzen dituelarik Aranon. Aranoko Guifi.Net proiektua Jalki Kultur Elkarteak sustatu zuen, eta Abaila eta Sona Telekomunikazio Sistemak-en artean diseinatu eta eraiki genuen.

Aranoko Hilerriko supernodoa

Aranora Internet konexioa emateko aukera desberdinak aztertu ondoren Igeldotik ematea erabaki genuen. Aranoko hilerritik ikuskera zuzena dugu Igeldora eta 16-17 km arteko distantzia genuen. 5.8 GHz-eko banda askean egin genuen, banda lizentziatuan egitearen kostua zela eta.

Esteka diseinatzeko orduan ondorengo premisekin hasi ginen:

  • 17Km inguruko esteka

  • Bisibilitate zuzena

  • Aranora 150/50 Mbps-eko datu emaria ematea gutxienez

  • 1500€-ko agehienezko aurrekontua

  • 5.8 GHz-eko banda, 5725-5795 MHz eta 5815-5855 MHz tartea 36 dBm (P.I.R.E) potentzia muga izanik

Aranora interneta eramateko, 100€-ko bi irrati-estekekin egitea izango genukeen, baina inolaz ere ezginake iritsiko 150/50 Mbps-ko emaria ematera, eta datu trafiko handirik ezingo genuke gauzatu.

Hau horrela izanik Wifi 802.11 chipset-etan oinarritutako sistemak baztertu genituen, besteak beste Ubiquiti, Mikrotik eta Cambium etxeetako gama baxuko irrati-antenak. Gama baxuko antenak alde batera utziz, aukera hauekin gelditu ginen ginen:

  • Cambium PTP 670 - 4000€ inguru irrati parea (antenak aparte)

  • Ubiquiti AirFiber 5XHD - 800€ inguru irrati parea (antenak aparte)

Ubiquiti etxeko aukerarekin gelditu ginen, aurrekontua medio, nahiz eta PTP 670 irratia gustora probatuko genukeen. Nahiz eta 802.11 chipset-etan oinarritutakoa izan, 1200€ inguruko kostua izanik, Mimosa B5C irrati parea kontuan hartu genuen nahiz. Azkenik baztertu egin genuen, erabilera espektral hobea lortuko genukeela pentsatuz 802.11 chipsetetan ez oinarritutako irratiak aukeratuk.

802.11 chipestan nahi eta firmware moldaketen bidez TDMA moduan funtziona dezaketen, ez dira TDMA natiboki implementatuak duten soluzioak bezain honak, 802.16 WiMax estandarra edo FPGAtan oinarritutako aukerak bezala.

16.41km-ko estekaren simulazioa, 40MHz-eko kanala erabiliz

Esteka diseinatzerako orduan, garbi ikusi genuen distantzia zela eta ganantzia handiko parabolak erabili beharko genituela. Aranaorako 34 dBi-ko Ubiquiti etxeko AF-5G34-S45 antena aukeratu genuen eta Igeldorako 30 dBi-ko AF-5G30-S45 antena. Igeldon 34 dBi-ko antena jartzeko aukera gehiegi ez genuen tamainak medio, izan ere 34 dBi-ko antenak metroko diametroa du, eta 30 dBi-koak 620mm-koa.

Estekaren simulazioak honako datuak ematen zizkigun, 40 MHz-eko kanala erabiliz, Ubiquiti etxeko simulatzailea erabiliz:

Nahiko optimista da 389 Mbps-eko emaria izatea Upload eta Download-a gehituta, baina 1,5-eko segurtasun faktorea aplikatu eta aurrera jarraitu genuen. Ez ginela oso urruti ibili, ondorengo irudian ikus dezakezue estekaren benetako errendimendua:

Estekaren benetako errendimendua 

Instalakuntza egiteko ez genuen lan berezirik egin behar izan, irratietan estekaren izena eta enkriptazioa pasahitza gehitzeaz gain, antenen ezaugarriak eta potentzia maximoa aukeratzea bakarrik. Instlazioa egiteko orduan igeldon Ubiquiti Carrier kableak erabili genituen eta Aranon Tough kableak, izan ere Igeldon FM transmisoreak daude gertu.

Igeldoko antenaren argazkia, ikus dezakezue Data eta Management portuak kableaturik daudela, izan ere AirFiber irratiek bi Ethernet portu dakartzate:

Ikusmira Igeldorik

Aranoko Supernoadoaren:

Aranoko hilerriko muntaia
Altzate Berri ABAILA bizian konektatuta
Abailako Zuntza Altzate Berrira iristsi da 1000 Megako internet konexioa eskainiz