Errenteria ABAILA bizian konektatuta
Abailako Zuntza Errenteriara iritsi da 1000 Megako internet konexioa eskainiz

Abuztuaren lehen egunetik aurrera, Lezo eta Errenteria artean kokaturiko Altzate Berri-ko bizilagunek Zuntz Optiko bidez Internetera 1000 Megako abiaduran konektatzeko aukera izango dute, iraunkortasunik gabe eta gertuko kooperatiba baten bitartez.

Zuntzaren iristea eta digitalizazio proiektua Gaztañoko Maritxu Sarea eta ABAILA kooperatibaren elkarlanari esker izan da.

Azken bi hilabeteetan lanean jardun da telekomunikazio sare independente, aske, jasangarri eta gertukoago bat hedatzeko.

ABAILAn digitalizazioa proiektuak garatu eta bultzatzen jarraitzeko konpromezua dugu, tokiko garapena bultzatuz eta teknologia arloan burujabeagoak izateko, operatzaile handienganako dependentzia murriztuz.

Altzate Berriko bizilaguna baldin bazara, ABAILAn zuntza kontratatzeko aukera izateaz gain, gure mugikor eta finko zerbitzua prezio egoki batean jasotzeko aukerak dituzu, mugarik gabe hitzegin dezazun.

Altzate Berriko bizilaguna zara? Zuntza behar duzu? Azkar ibili, zuntza abaila bizian pasatzen da eta!

Gurekin hitzegiteko: 943 569 296

Idatziz nahiago baduzu info@abaila.eu

ZATOZ GUZTION SARERA

Arroa ABAILA bizian konektatuta!
Zumaiako Zuntz Optikoa Arroara iritsi da 1000 Megako Internet konezioa eskainiz