Zer da Abaila?

Abaila Kooperatiba Elkartea

Abaila 2020ko udaran sorturiko irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da, bi helburu nagusi dituelarik bere estatutu sozialen arabera: herri eta aberri bezala telekomunikazio burujabetza bidean pausoak ematea alde batetik, eta lanaren inguruko beste ikuspuntu batetik jardutea bestaldetik.

Irabazi asmorik gabekoa

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba gara. Gure estatutu sozialen arabera, irabaziak izanez gero, kooperatibaren helburu sozialetara berrinbertitu behar ditugu.

Gure konpromisoa

  • Parte-hartzailea eta gertukoa
  • Tokiko garapena eta lanaren burujabetza
  • Burujabetza teknologikoa

Gure ekosistema eta kolaboratzaileei buruz gehiago jakiteko, jarri gurekin harremanetan: 943 569 296 · info@abaila.eus