
Internet konexioa
Abailak era desberdinetara eskaintzen du Internet konexioa, beharraren arabera eta kasu bakoitzean teknologia egokiena eskaintzen saiatzen garelarik. Orokorrean zuntz optiko bidezko konexioa izaten da egokiena, baina aukerarik ez badago, 4G router, irrati-esteka edota satelite bidez eskaini dezakegu.
Zuntz Optikoa Zumaian
Irrati bidezko Interneta
Zuntz optikozko sare neutralak edo banda zabala iristen ez den lekuetan irrati bidezko konexioa eskaintzen dugu. Antena bat jarriko dizugu etxeko teilatuan edo leiho alboan eta bertatik WiFi routerrera kablea pasako dizugu.
Ohiko galderak
Nolakoa da Abailaren Internet konexio zerbitzua?
Abailak Internet konexioa era desberdinetan eskaintzen du, kasuan kasuan ahal den teknologia onena erabiliz: zuntz optikoz, irrati-estekaz, edota beste teknologiak erabilita.
Ze azpiegitura darabil Abailak Internet konexioa emateko?
Abailak Internet konexioa emateko darabiltzan azpiegitura nagusiak ondorengoak dira: zuntz sare askeak, GuifiEH eta EHSA irrati bidezko sare harigabea, eta Movistar eta MasOrange-ren zuntz sarea, bai era zuzenean edo birsaltzaile gisa.
Zure zonalderako aukerak zein diren jakiteko, jarri gurekin harremanetan: 943 569 296 · info@abaila.eus