Internet Konexio Profesionalak

Internet Konexio Profesionalak

Zerbitzu kritikoa behar duten enpresa, profesional eta gainerakoei beraien beharrak asetuko dizkieten Internet konexioak eskaintzen ditugu. Ohiko tarifako zerbitzuez gain, abiadura gehiago eskain dezakegu: irrati bidezko 1 Gbps arteko sarbidea edota 10 Gbps-eko zuntz bidezko sarbidea.

Tarifak

100 Mbps-eko Zuntz Konexioa
60.00 €/hilean (BEZ gabe)
100 Mbps-eko zuntz konexio simetrikoa

IPv4 Helbide Finkoa

IPv6 Helbide sorta

ESKATU
1000 Mbps-eko Zuntz Konexioa
75.00 €/hilean (BEZ gabe)
1000 Mbps-eko zuntz konexio simetrikoa

IPv4 Helbide Finkoa

IPv6 Helbide sorta

ESKATU
100 Mbps-eko Irrati bidezko konexioa
100.00 €/hilean (BEZ gabe)
100 Mbps-eko irrati bidezko konexio simetrikoa

IPv4 Helbide Finkoa

IPv6 Helbide sorta

ESKATU

Zuntz bidezko Internet konexioa

Abailak zuntz optiko bidezko Internet konexio profesionalak eskaintzen ditu Euskal Herrian zehar, ondorengo sistemak erabiliz nagusiki:

  • Hegoaldeko leku ezberdinetan dauden zuntz sare askeak erabiliz
  • Hegoaldeko lau herrialdeetan Movistar-en sare gainean NEBA edo MasOrange-ren sare gainean Bitstream bidez
  • Iparraldean Guyes eta France Telecom-en sareak erabiliz

Abaila RIPE-ko kide da, IPv4 eta IPv6 helbideak dituelarik bere izenean, eta bezeroaren beharren arabera ematen du zerbitzua.

Irrati bidezko konexioa

Zuntz bidezko Internet konexioa izateko aukerarik ez baduzu, edota beste arrazoiren bat medio irrati bidezko Internet konexioa nahi baduzu, Euskal Herriko puntu askotan eskaini diezazukegu zerbitzua, elkarbanatutako sare askeen bitartez (GuifiEH eta EHSA besteak beste) edota elkarlanean jarduten dugun beste operatzaile batzuen sarea erabiliz.

Ohiko galderak

Nolakoa da Abailaren Internet konexio zerbitzua?

Abailaren Internet profesionalak ondorengo ezaugarriak ditu:

  • IPv4 eta IPv6 helbide finkoak
  • Backup sistema jartzeko aukera, IP helbideak mantenduz
  • Latentzia txikia
  • Router guztiz konfiguragarria
Ze azpiegitura darabil Abailak Internet konexioa emateko?

Abailak irrati-esteka eta zuntz optiko sare askeak erabiltzeaz gain, Internet zerbitzua emateko Movistar eta Orange-ren sareak darabiltza hegoaldean.


Harremanetarako: 943 569 296 · info@abaila.eus